Jabetza Intelektualaren Eskubideak
- www.zamudiokoeskola.net webguneak dituen eduki guztien jabea (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne) CEIP ZAMUDIO HLHI da. Edukien hornitzailea ere, izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez erabiltzailearen esku jarriz. Jabetza intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabetza Intelektualaren Legearen Testu bateginaren kasuan (apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretua). Erabiltzaileek www.zamudiokoeskola.net webgunearen edukiak aipatutako Legea, Morala, Ohitura Egokiak eta Ordena Publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute.
Erabiltzaileak ez du CEIP ZAMUDIO HLHIaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik erabiliko, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra edo bere irudia hausten edo urratzen badu, edo jokabide hori moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du CEIP ZAMUDIO HLHIa bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, auzibidearen bitartez edo epaiketaz kanpo. - www.zamudiokoeskola.net webgunearen markak, errotuluak, zeinu bereizleak edo logoen jabetza CEIP ZAMUDIO HLHIarena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Webgunea egokiro erabiltzeko behar denaz kanpo, ezin da erabiltzailearen alde lagatakotzat hartu ustiapenaren bidezko eskubide bat ere.
- Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza CEIP ZAMUDIO HLHIarena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimena eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoen erabilerak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea bere alde utzi denik, www.zamudiokoeskola.net webgunearen erabilera zilegiaz kanpo betiere.
Adierazpenak
- CEIP ZAMUDIO HLHIak adierazten du webgune horrek teknologia egokia duela sarbidea erraztu eta horren erabilera egiteko. Hala ere, CEIP ZAMUDIO HLHIak ez du bere gain hartzen zure sistema informatikoetan sortu daitekeen edozein arazo, horiek edozein bitartekoren bidez edo beste inork sartutako birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egotearen ondorioz gertatu badira.
- www.zamudiokoeskola.net webguneak ezin du eduki zehaztasun ezik, aipamen falta esanguratsurik, zehazgabetasunik edo errakuntzarik. CEIP ZAMUDIO HLHIak ez du bermatzen, inolaz ere, bere webgunean dauden datuen zinezkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. Halaber, www.zamudiokoeskola.net webgunera sartzen den erabiltzaileak CEIP ZAMUDIO HLHIa edozein erantzukizunetik kanpo uzten du fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo webgune honek sorrarazi ditzakeen itxaropen faltsuak direla medio.
Pribatutasun politika
Erabiltzaileak badaki webgune honen zerbitzuak erabiltzeak IP helbidea gordetzea dakarrela segurtasun arrazoiengatik. Informazio horretan webgunearen administratzaileek soilik sartu ahal izango dute. Halaber, CEIP ZAMUDIO HLHIak ez dio beste inori informazio hau emango, eta datu babeserako neurriak betez gordeko ditu.
Era berean, webgune honetan datu pertsonalak biltzeko inprimakiak sartu dira; horrela, jasotako datu pertsonalak CEIP ZAMUDIO HLHIaren ardurapeko fitxategi automatizatuetan sartuko dira. Izan ere, fitxategi horiek Datuak Babesteko Agentzian inskribatuta daude.
Norberari dagokion informazio guzti hori behar diren segurtasun neurriekin gordeko da. Horretarako, isilpekotasuna zainduko da, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Argazki eta irudien erabilera
www.zamudiokoeskola.net orrialdean argitaratutako argazki eta irudi guztiak zinezko helburu baterako, hezkuntzazkoa edota didaktikoa eta Zamudioko eskolako izaerarekin lotuta dagoen baterako erabiliko dira. Zamudioko eskolak bereziki zaintzen du argazki hauek argitaratzeko modua eta euren erabilera, eta beti zainduko dute irudiotan agertzen diren pertsonen intimitatea. Hala ere, pertsonaren bat bere argazkiren bat agertzearekin ados ez badago, beti eskatu ahal izango dio CEIP ZAMUDIO HLHIari bertotik kendu dezala: bideratu dezala idatzizko eskabidea, Arteaga Auzoa 42, 48170 Zamudio Bizkaia, helbidera, edo posta elektronikoz, 014489aa@hezkuntza.net helbidera. Dena dela, www.zamudiokoeskola.net orrialdean agertzen diren argazkiak indarrean dagoen datuen babeserako legepean daude eta euren helburu bakarra ikasketa prozesuen kudeaketa da. Argazkiok ez dira erabilera publikorako eta ezin izango dira ez osotasunean ezta zatika ere kopiatu, ezta informazioa berreskuratzeko inolako sistema batekin bidaliak edo gordeak izan ere, interesatuok baimenik eman ezean.
Cookien erabilera
www.zamudiokoeskola.net webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko webgune eta orrietan dabilenean. Atariko webgune eta orrietan erabilitako cookiak ordenadore jakin baten nabigatzaileari soilik lotzen zaizkio (Erabiltzaile anonimoa), eta ez ditu berez Erabiltzailearen izen-deiturak ematen. Cookiei esker, webguneak lehendabizi erregistratutako Erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutzen ditu; horrela, bisita bakoitzean ez dira ostera ere erregistratu behar beraientzat soilik erreserbatuta dauden arlo eta zerbitzuetan sartzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka pantailan cookiak jaso dituela ohartarazteko eta horrela bere disko gogorrean cookiak instalatzea eragozteko. Mesedez, zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuei erreparatu argibide gehiagotarako.
Erantzukizuna mugatzea
- CEIP ZAMUDIO HLHIak ez du inolako bermerik eskaintzen www.zamudiokoeskola.net webgunearen funtzionamendua edo bere edukiaren informazioa direla eta. Era berean CEIP ZAMUDIO HLHIa ez da www.zamudiokoeskola.net webgunea erabiltzearen ondorioz sortu litekeen edonolako kalte-galeraren erantzulea izango.
- CEIP ZAMUDIO HLHIak inongo erantzukizunik ez du hartzen www.zamudiokoeskola.net webgunearen bitartez beste erakundeek eskainitako datuen edo informazioen zilegitasuna, edukia eta kalitatea direla eta.
Hiperestekaren bidezko loturak
- www.zamudiokoeskola.net webgunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako webguneetako titularrek, bestetik, honako konpromisoa hartu behar dute: CEIP ZAMUDIO HLHIko logotipoa agertzen ez den beste webgune batekin loturarik ez sortzea. Halaber, ezin dute faltsua, zehazgabea, edo okerra den adierazpenik egin, horrekin huts eragiten badute, edo oro har, legearen aurkakoa bada.
- Era berean, www.zamudiokoeskola.net webgunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako webguneetako titularrek, honako edukia duten webguneetarako loturarik ez sortzeko konpromisoa hartu behar dute: izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, edo terrorismoa apologia eta, oro har, CEIP ZAMUDIO HLHIaren izen ona edo irudia edonola kaltetu dezaketenak.
- www.zamudiokoeskola.net webgunearekin lotura bat sortzeak ez du esan nahi halabeharrez CEIP ZAMUDIO HLHIak merkataritzako harremanik duenik edo elkartuta dagoenik lotura egin duen webgunearen titularrarekin.
- Hiperestekak atariaren orrialde nagusirako edo hasiera orrialderako sarbidea erraztu baino ez du egingo. Ez da webgunearen gaineko frame delakorik edo markorik sortuko. Ez da adierazpen faltsurik edo okerrik egingo CEIP ZAMUDIO HLHIari buruz. Ez da adierazi edo ulertarazi behar CEIP ZAMUDIO HLHIak lotura hori baimendu duela edo lotura ezarritako webgunearekin eskaini edo eskura jarritako zerbitzuak edonola ikuskatu edo bereganatu dituela.
- Hiperesteka egoteak ez dakar inolaz ere CEIP ZAMUDIO HLHIa eta ezarri duen enpresaren arteko harremanik, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpen edo onespenik ere.
- www.zamudiokoeskola.net webgunean hiperestekak egotearen helburua informazioa ematea da. Horregatik, CEIP ZAMUDIO HLHIak ez du bere gain hartzen ezta berariaz edo inplizitoki inongo bermerik ematen ere aipatutako webgunean eskaintzen diren argibideen edota produktuen nahiz zerbitzuen inguruan: merkaturatzeko aukerak, egokitasuna, kalitatea, ezaugarriak, jatorria, merkaturaketa eta beste.
Aplika daitekeen legea eta jurisdikzioa
www.zamudiokoeskola.net-ko legezko ohar hau, eta bere eduki guztia, gai honen inguruan dauden legeak errespetatuz egin da, eta edozein unetan aldatu ahal izango da indarrean dagoen legeari egokitzeko. Eduki berria indarrean egongo da erabiltzaileentzat ikusgai eta www.zamudiokoeskola.net-en argitaratuta dagoen unetik aurrera.
www.zamudiokoeskola.net orrialdean egiten den nabigazioa librea eta dohainekoa da, baina legezko ohar hau eta gai honen inguruan indarrean dauden legeak beteko direla dakar.
www.zamudiokoeskola.net-en egoeraren ondorioz sor daitezkeen auziak konpontzeko, erabiltzailearen bizilekuko Epaitegi eta Auzitegiak izango dira eskudunak berau Espainian baldin badago, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegiak, Espainiatik kanpo balego. Espreski uko egingo dio legez dagokion beste foru edo jurisdikzioari.