HHn, ziklo honetara bideratutako hezkuntza-espazioek ikasle horien beharrizan fisiko, psikologiko eta metodologikoei erantzuten diete.
Eskolak ziklo honetarako bereziki diseinatutako gelak ditu, psikomotrizitate gela bat, siesta egiteko espazio bat, komun egokituak, jolastoki erdi estali bat, baratze bat, lorategi bat eta erabilera anitzeko gela bat.
Haur Hezkuntzako zikloan, ikasleari bere garapen-etaparako egokiak diren esperientziak ematen zaizkio, betiere bere autonomia pertsonala eta autoezagutza garatzen lagunduz, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
Ikasgelak mailakako taldekatzeek osatzen dituzte (HH2, HH3, HH4 eta HH5), eta horrek girora eta garapen sozial eta emozionalera egokitzen laguntzen du.
Etapa honetako hizkuntza-eredua d da. Euskarak presentzia osoa du Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza hastean hizkuntza-gaitasunaren maila egokia bermatzeko.
HH4tik aurrera, ingelesaren irakaskuntza-ikaskuntza sartzen da, hizkuntza estrajero bat goiz sartzearen helburua, hizkuntza berri batekiko motibazioa eta jarrera positiboa bultzatzeko, bai eta hura ikasteko oinarriak sortzeko ere.
Astean zehar psikomotrizitate saioekin psikomotrizitate programa garatzen da.