D ereduko eskola publikoa gara. Gure helburu nagusia, guztien artean (familiak, Guraso Elkartea, irakasle, ikasle, ikastetxeko langileak eta zuzendaritza taldea) lorturiko hezkuntza bikaintasuna da.
Ikaslearen jarraipen indibidualizatua daramagu eta honek tutoretza eta orientazio lanak aurrera eramateko asko laguntzen du.
Haur eta Lehen Hezkuntza etapak ditugu. Maila bakoitzeko lerro bakarra LHko 6. maila arte. Guztira 213 ikasle izanik.
Maila bakoitzeko tutore bana dago. Honez gain, irakasle espezifikoak daude hurrengo arloetan:
- Haur Hezkuntza: Koordinatzaile, Ingelesa, Psikomotrizitatea, Musika
- Lehen Hezkuntza: ingelesa, Heziketa Fisikoa, Musika eta Laborategia
- Aholkularia eta Pedagogia Terapeuta
- Berritzeguneko aholkularitza eta laguntza (hezitzaileak, logopedak…)