2.8. JANTOKIKO FUNTZIONAMENDUA
.Jantokiko zerbitzuan hiru txanda eskainiko ditugu, distantzia eta garbiketa bermatzeko:
- Txanda: 12:30ean Haur Hezkuntza 2-3-4-5 urte eta LHko 1. maila.
- Txanda: 13:15ean LHko 2.3.4. mailak.
- Txanda: 14:00ean LHko 5.6. mailak.
.Eskolako jantokiko helburuak:
- Ikasleak, Hezkuntza arauetan, elikadura ohitura egokietan eta garbitasun arauetan ohitu, janari aldaketara, zapore eta usain desberdinetara moldatuz.
- Adin bakoitzean behar den autonomia lortu.
- Euskara erabili.
- Ikasleen arteko harremanak indartu, adina, sexua, egoera soziala, fisikoa e.a. kontuan hartu gabe.
Jantokiko arduraduna, eskolako irakasle bat da.
Janaria, monitorak eta officeko langileak “Gastronomia Cantábrica”koak dira (Gasca).
Menuaren prezioa kurtso honetan:
- 4,60 € egunerokoentzat. (gutxienez %80).
- 3,30 € garraio eskubidea dutenentzat.
- 5,20 € noizbehinkakoentzat.
- Hilak 20an jantokiko ordainagiria helbideratuko da.
- Ohikoak………………….80,96€ irailetik ekainera arte.
- Garraiatuak………………58,08€ irailetik ekainera arte.
- HH2……………………….83,31€ urrutik ekainera arte