Honako hauek dira Zamudioko eskolako Hezkuntza Proiektuan Sare- Hezkuntzarekin lotuta dauden helburuak :
Hezkuntza Proiektuko Helburuak |
Zein printzipio, balio eta nortasun ezaugarriei erantzuna |
Sare-Hezkuntza eskatzearen arrazoiak |
– Ikasle guztien gaitasunak ahal beste garatzea. |
-Berdina eta kalitatezkoa -Pertsonaren garapen integrala |
1. Euskal Kurrikulumean baita Heziberri 2020an ikasleen irteera-profilaren barruan dago konpetentzia digitala. 2. Baliabide teknologikoen erabilerak ikasleen erritmo ezberdinen egokitzera laguntzen du. 3. Berdinen arteko ikasketa bultzatzen du. 4. Ikasleen ikasteko gaitasuna indartzen du. 5. Ingurune birtuala Ikasgela familiei zabaltzeko tresna bezala erabili ahal da. 6. Ikasle konpetente digitalak lortzen laguntzen du eta beraiek izatea irakaskuntza prozesuaren protagonistak. |
– Hezkuntza-komunitateko kide guztien artean euskararen erabilera sustatzea. |
-Euskalduna | |
– Ikasleen garapen emozionala bultzatzea, eta pertsonen arteko harreman positiboak eraikitzea.
|
-Pertsonaren garapen integrala -Hezkidetza -Bizikidetza -Parte hartzailea |
|
– Irakasleei prestakuntza eta eguneratze jarraitua izateko aukera eskaintzea, ikastetxearen beharrak eta baliabideak kontuan hartuta. |
-Irakasleen gaitasun profesionalaren aldeko apustua. -Berdina eta kalitatezkoa |
|
– Hezkuntza-komunitateko sektore guztien arteko komunikazioa eta lankidetza bermatzea. |
-Parte hartzailea -Pertsonen arteko konpromisoa, adiskidetasuna eta elkartasun sustatzailea.
|
Urteko planean ere badugu sare-hezkuntzaren presentzia justifikatzen duen helburua :
“Zientzia eta teknologia berriak jardunean integratu ikasleen erabilera egoki trebatzeko, Ikasketa aktikoak eta partaidetzazko ikerketa sustatzeko“
Behar horri erantzuteko ezinbestekoa da klaustroa teknologia berrietan formatzea.
Ikastetxearen asmoa 3.zikloan hasi eta Haur eta Lehen Hezkuntzako beste mailetan teknologia berrien erabilera gradualki orokortzen joatea da. Gainera eskolako azpiegiturak hori bermatzeko aukera ematen digu.